LH 3. mailakoak ostiral goizean hondartzara joan ziren. Eguraldia? Bikaina! Giroa? Bikaina!
Ikertzaile amorratuak bihurtu zaizkigu! Hona hemen han bizi izan zutenaren laburpentxoa.
Azken proiektuan erabat busti ondoren, uraren egoera, ezaugarri eta propietateak ikasi ditugu.
Berriz ere ikertzaile bihurtu gara eta esperimentu ezberdinen bidez ura hobeto ezagutu dugu. Ondorioz, uraren flotagarritasuna antzeman dugu, itsasoan flotatuko duten itsasontziak eraiki ditugu eta hondartzara joan gara GURE ITSASONTZIAK probatzera.
Nolako ontzi-flota osatu dugun!!!