Joan den astelehenean bixita erabat interesgarria izan
dugu, Itziar Garaterena. Astrofisikaria da, eta guk
unibertsoa dugunez une honetako proiektua, galdera pila
bat egiteko aukera izan dugu ikasleok. Berak guztiak
erantzun ditu, eta gainera guk erraz ulertzeko moduan,
adibide aproposak jarriaz. Izugarri interesgarria izan da, eta
asko ikasi dugu berarekin.

Mila esker, Itziar! Beste batean ere eskuzabalik hartuko zaitugu!