Larunbat eguerdietan ETBn ematen duten zientzia eta teknologiari buruzko TEKNOPOLIS saioko lantaldekoak etorri zaizkigu gaur eskolara.

Matematikari buruzko saio bat prestatzen ari dira, eta Orokietan matematika lantzeko dugun moduarekiko interesa agertu dute. Hori horrela, gure geletan EABA sistemarekin matematika nola lantzen dugun ikusi nahi izan dute bertatik bertara.

LH2ko, LH4ko eta LH6ko ikasleekin egongo dira grabazioak egiten.

Hona hemen txikiekin egin duten saioaren irudiak. Ikusten duzuen bezala, haurrak, kamerez ahaztuta,  buru-belarri aritu dira lanean.