1. mailakoak zorioneko gaur. Beste espezialista baten bisita izan dute; 5Ako Martinen ama den Itziar Olaizolarena hain zuzen ere. Berak anestesiaz hitz egin die. 

Gauza serioa eta ulertzeko zaila dirudi baina oso ondo prestatuta etorri da bera eta dena argi eta garbi geratu omen zaie hitzaldi honetan. Aurrekoan bezala Sormengelaben elkartu dira 5B eta 5C lehenengo eta 5A eta 5D ondoren.

Itziarrek detaile txiki asko eta oso interesgarriak eman dizkie eta asko galdetzeaz edo komentatzeaz gain, interes handia piztu die gaiak. 

Zein ona eta motibagarria den gurasoen partehartzea!!!