JolasMATIKA

JolasMATIKA

2020-01-14T14:27:34+01:002020/01/14|

Duela egun bazuk, Lizardiko ikasle talde bat etorri zen eskolara gure ikasleekin JolasMATIKA lantzera.

Konputagailuak erabiltzea eta haiek nola funtzionatzen duten jakitea ez dira gauza bera. Gaur
egun, konputagailuz inguraturik gauden honetan (mahaikoaz hasi eta sakeleko telefono, etxetresna
eta autoetatik jarraituz), badago mugimendu bat mundu osoan zehar Informatika, informazioaren
tratamenduaren zientzia, beste zientziak irakasten diren bezala irakats dadin.
Ikasketa horrek problemen ebazpena eta pentsaera konputazionala lantzen ditu eta horiek, egunerokotasunean, oso erabilgarriak izan daitezkeen gaitasunak dira. Horregatik, dagoeneko, Erresuma
Batuan, Finlandian, Estonian eta beste hainbat lekutan ikasketa horiek eskolako curriculumetan
txertatuta daude.
UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlari talde batek, Hezkuntza,
Filosofia eta Antropologia Fakultatearekin elkarlanean, helburu hori duen proiektu bat jarri du
martxan, JolasMATIKA hain zuzen ere. Bertan, Informatika Fakultateko ikasleak trebatu egiten
dira Informatikaren funtsezko kontzeptu batzuetan Fakultatera bertaratuko diren DBHko ikasleei
irakasteko. Ondoren, DBHko ikasle horiek jorratutako gaiok, LHko ikasleei irakatsiko dizkie irakasle
bihurtuta. Gainera, Informatika konputagailuetan erabiltzen diren programak sortzeko tresna baino
askoz gehiago dela ulertarazteko, konputagailurik gabe arituko dira, jolasekin eta ukigarriak diren
tresnekin: kartak, dadoak eta bestelako piezak.
Proiektuak, ikasleek Informatika ikasteko helburuaz gain, horretarako erabiltzen diren tresnak
eta prozedurak eta eragiten dituzten emaitzak ebaluatzea eta hobetzea ere badu helburu.