Eskolan aurrera eramaten dugun “Ongi etorri eskolara” proiektuari loturik, “Kulturarteko azoka. Jolasten ikasi” jarduera egin genuen atzo. Jarduera honetan, munduko kultura anitzak (Nikaragua, Errumania, Frantzia, Euskal Herria, Siria, Maroko, Grezia…) azokaren bidez ezagutu genituen, eta ondoren, ikasitakoa galdera-erantzunen jolas baten bidez azaldu genuen. Aukera paregabea izan zen eskola osatzen duten kultura desberdinak ezagutzeko.
Primeran pasa genuen, txokolate bero eta guzti!!