Gaur goizean, Elena Caballero Villanueva “La Basu” rap kantaria etorri zaigu eskolako irratira.

Dakizuen bezala, martxoaren 8ko astean, urtero, hainbat alorretan lanean diharduten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatzen gara. Azken urteotan Euskal Herriko emakume kirolariak, zientzialariak edo bertsolariak landu ditugu. Aurten, euskal emakume musikariak ezagutzen eta lantzen ari gara geletan. Haien biografia eta musika lana ezagutzeaz gain, irratian elkarrizketa bana egin diegu haietako biri, Anariri eta Elena Caballero “La Basu”-ri.

Gaur etorri zaigu Elena eskolara, eta errekreo garaiko txirrinean bere abestia entzun duenean harrituta geratu da eta irribarre egin du gero, gustatu zaionaren seinale.

Irratian Getariako Iturzaetako eta Orokietako ikasleak egon dira lanean, elkarrizketa egiten. Gauza interesgarri asko esan ditu, rapa euskaraz egin duen lehen emakumea izan dela, besteak beste.

Gure aldetik eskerrak eman Elenari, gurera etortzeagatik eta agertutako gertutasunagatik. Mila esker eta segi gogor musika egiten!