Eta oraingoan nora bidaiatu dute gure irakasleek? Florentziara!!!

Zertara? Irakurri albistea eta jakingo duzue.

Bi irakasle Florentzian daude aste honetan. Erasmus+ programaren barruan “4k: komunikazioa, kolaborazioa, kreatibitatea eta pentsamendu kritikoa” ikastaroan parte hartzen ari dira. Bertan, egunerokotasunerako hain garrantzitsuak diren lau konpetentzia horiek gure ikasleekin lantzeko moduak ezagutzen eta horien inguruan hausnartzen ari dira. Danimarkako, Espainiako, Greziako eta Estoniako irakasle taldearekin elkarlanean dabiltza.