Landareen proiektuarekin buru-belarri dabiltzala aprobetxatuz, gaur goizean 4. mailako ikasleak herrian zehar ibili dira gure inguruan ditugun landare, zuhaitz eta loreak aztertzen. Giro ederrarekin aukera bikaina izan dute gure inguruko landaredia ezagutzeko.