Dagoeneko 3 egun daramazkigu Vilniusen. Hainbat gauza interesgarri ikusi eta ikasi ditugu, bai ingurugiroaren zainketari eta baita teknologiaren erabilera arduratsuari dagozkionak ere. Bertako eskolan, saio ugari behatzeko aukera izan dugu eta, egia esan, esperientzia guztiz aberasgarria izaten ari da.  Gaur, natur zientziak eta matematika modu bateratuan nola lantzen duten eta 3. hizkuntza bezala 8 urtetik aurrera gaztelera nola ikasten duten ikasleek ikusi dugu besteak beste.