Gaur goizean Motxian-Etxebeltzeko bertsolariak etorri zaizkigu 4. mailako geletara. Bertan, Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertso eskola ezagutarazteaz gainera, bapatean bertsotan eta jolasean aritu  dira bertsolariak. Libe, Mikel, Mantxi, Aner eta Garaziri eskerrak eman gurera etortzeagatik eta ea ikasleak animatzen diren bertso eskolan parte hartzera.

Nahi duzuen arte, eskolako ateak beti irekita izango dituzue!