Gaur, Maiatzak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dugu helburu.
NAIZENA NAIZELA ONARTUA lelopean Haur eta Lehen hezkuntzakoek ostadar bat osatu dute kolore desberdinetako kamisetak jantzita.
Indarkeria eta gorrotoa gaitzesten duen gizarte libre bat eraiki dezagun guztion artean.