Joan den ostiralean banatu ziren Modelo aretoan aurtengo Salbatore Mitxelena literatur sariak.
Ipuin eta olerki asko eta asko aurkezten badira ere, horietako gutxi batzuk izaten dira sarituak. Aurten, Orokietatik bost ikaslek jaso dute saria: Nahia Sustaetak, Eildh Sedanok, Unai Lizasok, Joseba Elorzak eta Adur Mutiozabalek.
Zorionak bostoi eta parte hartu duzuen guztioi. Hemendik aurrera ere segi idazten, istorioak sortzen, eta liburuekin gozatzen!