LH2ko ikasleek ikasturte hasierako txangoa egin dute Oiartzungo Arritxulo aterpetxera. hauxe da bidali digutena:

Ikasturte berriari hasiera ezin hobea emateko, atzo goizean goiz Arritxulora iritsi ginen. Bertan eguna mendian igaro ondoren, jolas eta etxola batzuk egin genituen. Afari goxoa jan eta indarberrituta, disko festan gorputzak ederki astindu eta  leher eginda oheratu ginen. Gaur goizean, gure oreka frogan jarri behar izan dugu antolatu diguten jarduera batean, eta bazkaldu ondoren, autobusean berriz ere Zarautzera abiatu gara.
Izugarrizko esperientzia izan da!!