Martxan gara, oraingoan bai ikasle eta irakasleak. Gure ikasleak hasi dira ikasturteko lehenengo proiektuekin. Hasiera hau ezinezkoa litzateke udarako baratza famili lagunen laguntzarik gabe.
Ekaina bukaeran, ikasle eta irakasleak oporretara joan ginen baina gure baratza eskolan geratzen zenez, laguntza behar genuen baratza zaintzeko. Familiei laguntza eskatu genizuen eta nola ez, beti bezela, familia asko izan zarete horretarako prest agertu zaretenak. Zuei guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eskola komunitatea osatzen dugun guztion izenean.
Ikasturtean zehar ere, egongo da zer egina eta orduan ere deialdi ezberdinak zabalduko ditugu parte hartu nahi duzuen guztiontzako.
Mila esker familia lagun guztiei eta laster arte.