Atzo eta gaur LH 3. mailakoak merkatura hurbildu dira bertako elikagaiei buruz ikerketatxo bat egiteko asmoz.
Ikasturte honetan, ELIKADURA proiektuan murgilduta, gure baratzan garaiko eta bertako elikagaiak zein diren ikasten ibili ondoren, herriko merkatura joatea pentsatu dute.
ELIKADURA JASANGARRIAREN ETA OSASUNTSUAREN garrantzia ikasi eta gero, dietan gure baratzetako elikagaiak kontsumitzea azpimarratzekoa dela ikusi dute.
Taldetan, bakoitza merkatuko postu batera joan dira eta ELIKADURA OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA izateko zein dieta den egokiena ikertu dute.
Elikagai jasangarriak ikusi dituzte:
- Bertako baratzetan, baserrietan eta itsasoetan lortutako elikagaiak direlako.
- Garai honetako elikagai asko saltzen direlako.
Elikagai osasuntsuak ere ikusi dituzte:
- Mota guztietako elikagaiak izan ditzagun, denetarik jan dezagun.
- Egunero dieta aldatzeko aukera dugunez, elikagai bakoitzetik neurrian jan dezagun.