Azken lau ostegunetan, gurasoentzat zein gure ikasleekin lanean diharduten helduentzat formazio saioak egin ditugu. Dakizuen bezala, azken urteotan matematika lantzeko EABA metodoa erabiltzen hasi gara eskolan, eta gurasoentzat formazioa eskaintzea ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Horregatik, sei ostegunetan Karmele eta Itziar matematika arloko arduradunek gai desberdinei buruzko saio praktikoak prestatu dituzte: lehen saioan marko orokorra aurkeztu ondoren, saioz saio matematikaren eremu desberdinak gelan nola lantzen ditugun ikasten joan gara. Teoria entzun eta praktikan jarri dugu ondoren. Datorren bi ostegunetan izango dira azken bi saioak.
Jendearen erantzuna oso ona ari da izaten, aste bakoitzean 100 lagun inguru gerturatzen baita eskolara. Oso pozik gaude horregatik.
Esan bezala, oraindik bi saio geratzen dira. Aurrekoetara etorri zaretenak zein oraindik etorri ez zaretenok aukera duzue hurrengo saioetan izena emateko. Zuen seme-alabei laguntzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, berriz ikasle sentitzeko aukera izango duzue. Animatu, ez zarete damutuko!