LH4ko ikasleak IrriSarri Landen izan dira hiru egunetako egonaldia egiten. Asteazken goizean iritsi ziren IrriSarri Landera eta iritsi orduko prestaturik zituzten jarduerak egiten hasi ziren: ur-jolasak, rokodromoko jolasak, disc-golf, hainbat zentzumen ibilbide, tirolina, interpretazio ibilbidea, herri kirolak edota zaldiei bisita. Eguraldi ona lagun, naturaz eta lagun arteaz gozatzeko aukera izan dute. Aipatzekoa eta zoriontzekoa ikasleek izan duten jarrera bikaina!