LH5eko ikasleak gorputza lantzen jardun dira azken asteotan. Gizakion gorputza landu ondoren, gelara txahal baten organoak ekarri ditu ikasle batek guztiek bertatik bertara ikusi ahal izateko. Adi eta interesez aztertu dituzte gelakideek animaliaren bihotz, birika zein trakea.