Gaur, maiatzak 17, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren nazioarteko eguna da. Pertsona guztien eskubideen defentsa eta berdintasuna bultzatzea guztion ardura delako, ikastetxean gaur eta egunero lan egiten jarraituko dugu.
Gaurko egunean, ikasle eta irakasleok koloretako kamisetak jantzita argazkia atera eta ostadarra osatuko dugu, pertsonen aniztasuna irudikatuz. Honetaz gain, goizean zehar bai HHn eta baita LHn ere mural bana margotuko dute ikasleek ostadarraren koloreekin eta kanpoan jarriko ditugu.