Proposamen bikaina iritsi zaigu Lizarditik. DBH4ko ikasleak Komunitateko Proiektua arloaren barruan gure ikasleekin jolasean aritzeko jokoak antolatu dituzte. Dantza, zapi eta aulki jolasak, aurpegi margoketak, zirkuituak….a ze gozamena gure ikasleena eta baita Lizardiko ikaslereena ere. Asteartero hementxe izango ditugu gure patioak alaituz!

Eta hau gutxi ez bada, gaur LH6ko ikasleak izan dira Lizardira joan direnak. Spelling bee competitioneko txapelketaren finala ikustera joan dira.Aurten Orokietako ikasleei parte hartzeko aukera luzatu digute. Gure lau ikasle izan dira mikrofonoaren aurrean ingelesez hitzak letraka esaten. Hori da maila bikaina erakutsi digutena!