HH3ko ikasleak “Ni Naiz” proiektua lantzen ari dira. 3 urteko haurren garapena kontutan hartuta, ikasturtean zehar norbere gorputza eta norbere izena lantzen dituzte👤. Lan hauek arduradunak egiten ditu egunerokoan. Ikasleek arduradun izatea asko maite dute. Beraientzat ohore handia izaten da eta duten ilusioa aprobetxatuz hainbat ekintza burutzen dituzte( norbere izena idatzi bakoitzak bere modura, gorputz irudia marraztu arbelean..).
Gaia lantzeko, hizkuntza txokoak egokitzen dituzte material ezberdinekin eta bertan hainbat proposamen eskeintzen zaizkie haurrei.
Proiektuaren helburua, haur bakoitzak, bere gorputz irudiaren eta izenaren garapenaren eboluzioa egitea da📝.



