Nolakoa da Sormen GeLab?

Nolakoa da Sormen GeLab?

2019-12-18T09:35:47+01:002019/12/18|
Zein ederra den espazio berri batek umeei sorrarazten dizkien emozioak ikustea. Harridura eta gozamena  sortu dizkie  lehenengo mailako umeei Sormen GeLab espazio berriak, bertatik bertara ezagutu dutenean.
Berehala eseri dira aurkezpen eremuan, azkar asko joan dira gero pentsatzeko txokora, eta robotak mugimenduan ikusteak zirrara handia sortu die. Halaber, arkeologoen modura aritzeko ere aukera izan dute fosil eta mineralen artean.
Eta hau, hasiera besterik ez da izan!