Konturatzerako iritsi zaigu azken eguna! Ikasturtea atzo hasi genuela dirudi zenbaitetan, baina denborak aurrera egiten du, eta azkenean, iritsi da ikasleek hainbeste maite duten azken eguna. Zergatik maite duten hainbeste egun hau? Galdetu gabe ere, imagina ditzakegu arrazoi batzuk:

Ginkana dibertigarri bat eta euskal disko-festa izan ditugulako goizean zehar, 6. mailakoei agurra egin diegulako, bihar nahi beste ordu egin dezaketelako lo, familiarekin eta lagunekin jolasteko denbora gehiago izango dutelako, hondartzara joateko desiatzen daudelako, urte osoan lanean egon ondoren nekatuta daudelako… eta arrazoi gehiago ere egongo dira, bakoitzak bereak izango ditu.

Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen ikasle, irakasle, familia eta Orokietako komunitatea osatzen duzuen guztiei, gure eskolari eskainitako denbora, laguntza, irribarre eta bizipozagatik.

Hartu atseden udan eta irailean ikusiko dugu elkar berriz ere!