Pluriliteracies for deeper learning.
Ekainaren 27an Pluriliteracies for deeper learning formazio bukaerako topaketa ospatu da Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Bertan, Orokietako irakasleen presentzia izan da lurraldeko beste 20 irakasleekin batera.
Formazioari Edinburgoko Unibertsitatean eman zitzaion hasiera Abuztu bukaeran eta ondoren ikasturtean zehar online jarraipena izan dugu proposatutako ikas-egoerak aurrera eramateko.
Oraingoan, Do Coyle eta Dario Banegas Edinburgoko Unibertsitateko irakasleen bisita jaso dugu. Beraien ekarpenak eta balorazioak entzun eta gero irakasleen txanda iritsi da. Hurrengo ikasturtean, programaren 2.deialdian parte hartuko duten irakasleen aurrean, Pluriliteracies metodologia gelan nola gauzatu daitekeen adibideak aurkeztu dituzte.
Munduan eta hezkuntzan ematen ari den aldaketaren aurrean erronka bideratzeko erreferentea jasotzeko aukera paregabea izan da.