Eramus + proiektuaren baitan oraingoan, Orokieta ezagutzea tokatu zaie gure Europako kideei. Atzo iritsi ziren Zarautzera Eslovakiako, Letoniako, Lituaniako, Siziliako eta Turkiako irakasleak.

Goizeko lehen orduan ongi etorri ekitaldia eskaini diete Orokietako ikasleek, agurra dantzatuz eta kanta bat abestuz.

Ondoren, Udal ordezkariekin lagunduta, patio berrituaren inguruak ezagutu dituzte, baita Baratza IkasgeLab eremua ere.

Jarraian, Orokietako hezkuntza sistema aurkeztu zaie, Ikas komunitate izaera, proiektuetan oinarrituta nola lan egiten dugun eta baita gure Sormen geLaben nondik norakoak ere azaldu zaizkie.

Datozen egunetan bisita ugari egingo dituzte proiektuaren gaiarekin lotuta: “Everything can be recycled except the Earth”. Adibidez, bihar, Tolosako TOPICera joango gara, bertan birziklapenarekin duten lantegi bat ezagutzera.