Atzo 3. ziklokoak perretxikoak biltzera joan ziren eta hauxe bidali digute:
2021eko urriaren 20a, asteazkena.
Udazkenean gaude, egun aproposa perretxikotara joateko, primerakoa!
Hego-haizea dabil! Ene bada! Ez da, ez, batere aproposa. Eta hurrengo egunetarako iragarpena? Euria! Ez, inola ere ez, euriarekin ezin dugu joan! Ba orduan erabakita dago, gaur da eguna!
- mailakoak Urdanetara joan gara eta 6. mailakoak Laurgainera. Iritsi gara eta hau emozioa, zerbait aurkituko al dugu?
Ikusmena prest! Oinekin kris, kras egiten dugu; lehorra baitago lurra.
Gure kezkak asetu dira, perretxiko ugari bildu baitugu; onak (auskalo) baina ezagutzen genituen batzuk bai (amanita muscaria, boletus batzuk …). Gogo handia jarri diogu ekintzari eta emaitza begi-bistan dago.
Arratsaldean erakusketa antolatu dugu, bat Haur Hezkuntzan (5. mailakoak aritu dira) eta bestea Sormengelaben (6. mailakoak arduratu gara).
Orain zer geratzen den diozue? Ba, eskolako beste guztiak ere bertaratzea! Eta on egin! Ez, erne, on egin ez! Batzuk jangarriak dira baina gehienak ez.
Hemen dituzue atera ditugun argazki batzuk.