PALDIES ADAZU SAKUMSKOLA

PALDIES ADAZU SAKUMSKOLA

2019-11-04T22:23:08+01:0004/11/2019|

MILA ESKER ADAZU ESKOLA

Bueltan dira dagoeneko Orokietako irakasleak Erasmus + proiektua dela eta Letonian lehen koordinazio batzarra egin ondoren.

Lau egunetan zehar beste herrialdeekin koordinatzeaz gain, formakuntza ezberdinak jaso dituzte, denak birziklapenarekin lotuta.

Lehen egunean, Letoniako Adazu sakumskola ezagutu zuten. Bertako ikastetxearen funtzionamentua ezagutu eta Baltikoko erreferente bihurtu den eraikina bisitatu zuten.

Bigarren egunean, bertako folklorea ezagutzeko aukera izan zuten ikaleek prestatutako emanaldiei esker. Honetaz gain, gurpil zaharrak birziklatuz jolasparkeen lurrak egiten dituen Rubrig enpresa eta Getlini sailkapen eta birziklapen planta bisitatu zituzten. Azken honetan, ekoGetlini tomate laranjak nola egiten dituzten ikusi zuten, eta haiek dastatzeko aukera ere izan zuten.

Hirugarren egunean, Adazu eskolan bertan, Stop motion softwarearekin eta material birziklatuarekin animazioak sortu eta arratsaldean WWFk eskutik informazioa jasotzeaz gain, pet botilekin bitxigintza tailerra egin zuten.

Azken egunean, bertako gastronomiaren oinarri den Laci okindegian, ogi beltz tradizionala egin eta dastatzeko aukera izan zuten.

Bisita oso aberasgarria izan da, herrialdeetako ordezkariek elkar ezagutzeko aukera izan baitute. Hurrengo bilgunea Sizilia izango da, otsailean,  eta irakasleez gain,  ikasle batzuk ere joango dira bertara.

Bitartean eskolan lanean jarraituko dugu gure proiektuarekin:   Dena birziklatu daiteke,  lurra izan ezik.