Asteartean, Balurdin Guraso Elkarteak antolaturik, hitzaldi interesgarria izango da ikastetxean. Mugen garrantziaz arituko da Miren Ros Aiartzaguena Haur Hezkuntzako Psikomotrizitate gelan, 5etatik aurrera. 2 eta 8 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua dago hitzaldia eta elebietan izango da.
Bidelagun proiektuaren sortzaile da Ros, eta haurren hazkuntza eta heziketaren inguruko gaiei buruz aritzen da. Oraingo honetan, mugen garrantziaz arituko da hizketan.