Ostegun arratsaldean pintxo dastaketa mundiala izan zuten 3. eta 4. mailako ikasleek. Izan ere, 3. mailako ikasleek elikadura gaia landu dute proiektuan, eta zer modu hobea proiektua amaitzeko, pintxo dastaketa bat egitea baino.
Gelak jatetxe bihurtu zituzten, eta mahaiak eta pintxoak prestatu ondoren, 4. mailakoak gonbidatu zituzten pintxoak dastatzera.
Argazkietan ikus daitekeen bezala, inor ez zen goserik gelditu!