LH5eko ikasleek honako albistea bidali digute:
Gaur, otsailaren 8an, Internet Seguruaren Eguna ospatzen da mundu osoan. 5. mailako ikasleok interneten dauden arriskuei buruz hitz egin dugu gelan. Ikasi dugu cookie-ak informazio zati txikiak biltzen dituztela, horregatik gure gelako batek jasotzen ditu futboleko hainbeste mezu.
Kahoot bat egin dugu jakiteko zer den egin behar dena eta zer ez interneten nabigatzen dugunean.
Hemen uzten dizkizuegu aholku batzuk:
-
Informazio pertsonala babestu.
-
Pasahitz egokiak erabili eta ez partekatu inorekin.
-
Babestu birusen aurrean.
-
Ezezagunekin ez hitz egin
-
Kalean, interneten bezela, jator portatu.
-
Edozein zalantza baduzu heldu bati galdetu.