Albiste guztiak izaten dira garrantzitsuak baina beti dago baten bat hunkigarriagoa edo denok batzen gaituena; Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak, guraso eta irakasle, haundi eta txiki … denok baikaude laguntzeko beti prest. Ekintza hau Saharautz elkarteko taldeak urtero proposatzen digu eta beti hartzen dugu parte; gehiago edo gutxiago baina beti laguntzeko prest!

Aurten, Orokietakook, erronka berezia izan dugu ekintza honen barruan, 500 kg lortzea! Eta baita lortu ere!

Egun gutxi izan dira, otsailaren 23tik 28ra, bildu baitira eskatutako gauzak. Zaharrenek kalkulatu zuten zenbat kilo bildu behar zen gela bakoitzean, hau da, 25 kilo. Txikienak hor aritu dira egunerokoa kalkulatzen eta erne egon dira zakua nola betetzen zen ikusten. Bai, zaku bat eduki baitugu sarreran, egunero ekartzen genuena adierazten. Egun bakoitzeko kolore batez. Eta zaila ikusten bagenuen ere LORTU DUGU! Ez 500 kg, 630 kg baino gehiago baizik.

BIBA GU!!! Eta BIBA SAHARA!!!

Gaur etorri dira gauzen bila, 3. ziklokoek kaxetan sartu, eta han eraman dituzte  basamortura.