Ohitura zaharrei jarraituz, aurten ere atera gara Santa Agedako bertsoak eta koplak abestera. Bertsoak abesteaz batera makilarekin lurra kolpatuz, ama-lurra lozorrotik esnatu eta udaberriari harrera egin diogu.
Guztiok batera nahi genukeen bezala ezin izan dugunez atera, mailaka ibili gara kantuan. Batzuk Haurreskolara joan dira, beste batzuk Haur Hezkuntzara eta beste batzuek eskolan bertan kantatu dugu.