Urola Kosta eskualdean dago kokatuta gure herria, ze toki ederra!
HITZA egunkaria irakurtzen, herri batzuei buruzko albisteak bakarrik agertzen direla ikusi dugu: Zarautz, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Orio, Getaria, Zumaia…. Urola Kostako herriak, alegia.
Zarautz zerez dago inguratua? Zer ikus dezakegu inguruan? Mendiz, herriz, itsasoz eta errekaz inguratuak gaude.
Hori dela eta, Talaimendira egin dugu goiz buelta eta, han goitik, gure inguruak behatzeko eta bistez gozatzeko aukera baliatu dugu.