Eskola osoko ikasle eta irakasleok, HHtik LHra arte, tertulia artistikoarekin hasiko dugu urtea. Aurten aukeratu duguna Dora Salazar artista nafarra izan da eta bere hainbat lan ezagutzeaz gain, Zarautzen dituen obrak aztertu eta tertulia artistikoak egingo ditugu aste guztian zehar.
Familian ere artistari buruz jardun eta bere biografia ezagutu dezazuen Dorari buruz prestatu dugun aurkezpena duzue hemen.
Mila esker eta gozatu arteaz!