Dagoneneko Turkiako Mersin hirian dira Orokietako bi irakasle, “Explore, Learn and Protect Our World” (Gure mundua ikertu, ikasi eta babestu) Erasmus + proiektuaren barruan. Bertan ingurumen-hezkuntzako programak ikasgelatik kanpo egitearen printzipioak eta onurak landuko dituzte.
Lehenengo egunean, eskolara iristean bertako ikasleen harrera jaso ondoren, eskola bisitatu zuten eta goizarekin amaitzeko, partaide bakoitzak bere eskolan proiektuarekin zerikusia duen ekintzaren bat aurkeztu zuen.
Eguerdian, eskolako familiek sukaldatutako jaki tipikoak dastatzeko aukera izan zuten eta arratsaldean 4 urteko ikasleak orientazio jarduera baten parte hartzen ikusi zituzten. Ondoren, proiektuko beste herrialdeetako ikasleekin batera (Errumania, Bulgaria, Malta eta Letonia) herrialdeko hezkuntza zuzendari nazionalarekin bildu ziren.
Asteartean, baso eskola baten izan ziren eta bertako ikasle zein irakasleekin hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten.
Asteazkenean, berriz, Ingurumen hezkuntzaren oinarriak kontuan izanik, ekintza desberdinetan parte hartu zuten. Naturarekin kontaktua, izaki bizidunen arteko harremanak, esperientziak eta oraintzapenak gogora ekartzea, hauek guztiak izan zituzten hizpide tailerretan zehar.
Egunak aurrera doaz eta maleta ideiaz josita dituzte dagoeneko.