Ikasturte berriarekin batera, hasi gara berriz ere gure irratsaioak egiten. LH6ko irrati arduradunek gidatuta, eskolako maila guztiek haien atalak eta proposamenak prestatzen dituzte gero irratian emititzeko. Albisteak, menua, asmakizunak, musika… denetariko gai interesgarriak entzun ahal izango dira gure irratiko programazioan.

Hemendik aurrera, iaz bezala, Orokietako webguneko loturatik zuzenean, nahieran edo Arraio irratian (FM 99.3) zuzenean entzun ahal izango dituzue, 15:00etatik aurrera.

Ez galdu aukera eta piztu irratia!