Emakume bertsolarien lehiaketa martxoaren 8an bukatu bazen ere, emakume bertsolarien biografiak lantzen jarraitu dute seigarren mailako ikasleek.
Aurreko urteetan egin genuen bezala, landutako biografiak Txikipedian idazteari ekin diogu.
Horretarako, gaur goizean bertan, Galder Gonzalez euskarazko Wikipediako arduraduna etorri zaigu ikasleei lan horretan laguntzera.
Txikipedia hobeto ezagutzen lagundu digu ikasle zein irakasleoi, baita artikuluak bertan idazten ere.
Oso gustura aritu dira ikasleak sormen geLaben lanean, eta horrela jarraituko dute 21 biografiak Txikipedian artikulu bihurtu arte.
Gonzalezek, gainera, arkatz bana eman die opari ikasleei. Arkatzak sorpresa zekarren muturrean, hazi bat hain zuzen. Garaia denean eskolako baratzean ereingo dituzte.
Arkatzek idatzita dakarten moduan “landatzen duenak uzta jasotzen du”, eta gure ikasleak ere Txikipedian landatzen aritu dira gero uzta jasotzeko.