Pasa den martxoaren 25ean, Aranzadi Zientzia elkarteko ornitologia saileko kideak izan genituen Orokietan. Txori-box proiektuaren barruan, gure patio eta baratza ikasgeLab espaziotako zuhaitzetan 10 txori kabi eraiki eta jarri zituzten familiek lagunduta.

Kabi hauen jarraipena egingo diote bai ikasleek eta baita Aranzadi Zientzia elkarteko kideek ere. Ea udaberrian bisitariak datozkigun.

Mila esker Aranzadi Zientzia Elkarteari eta eskolako familia eta ikasle guztiei, ekimen honetan parte hartzeagatik.