Astebeteko egonaldiak askorako eman du eta esperientzia aberasgarria izan dute gure irakasleek.

Lituaniako eskola teknologian espezializatua izanik, azken egunean, teknologia hezkuntzan nola txertatzen duten ikusi eta probatzeko aukera izan dute. Bertan gailu eta aplikazio ugari erabiltzen dituzte,  batzuk berriak eta beste batzuk ezagunak.

Gainera “Cambridge International School”ek STEAM irakasteko diseinatutako programa txertatuta daukate beraien jardunean eta horren inguruko saioetan ere egon dira irakasleak.

Ideia berriz beteta dakarte maleta, Orokietan hustutzeko gogoz.

Laster arte batekin agurtu dira irakasleak, izan ere, Urriko azken astean Orokietari tokatuko zaio Lituaniako, Letoniako, Eslovakiako, Siziliako eta Turkiako irakasleak jasotzea eta gure hezkuntzaren berri ematea.

Ačiū Vilnius!