Aurten ere 6.mailako ikasleak jaso dugu konpostaren formakuntza Zisare proiektuaren barnean. Hondakin organikoarekin konposta nola egin irakatsi digu Amaiak.
Hondakin organiko hezea eta lehorra bereizten ikasi dugu eta bien beharra dugula konposta ongi egiteko. Zati handiak ezin ditugula bota ere komentatu digu, bestela nahasterako garaian arazoak sortzen direlako. Konposta egiterako garaian zizareak bezelako xomorroek duten garrantzia ere azaldu digu Amaiak.
Bestalde, zientzilari ere izango gara eta astero neurketa batzuk egin eta datuak bildu beharko ditugu, hala nola, tenperatura, hezetasuna, pHa, pisua…
Iaz hasi ginen lehenengo aldiz konposta egiten eta aurten hustuketa ere egin dugu. Iazko ikasturtean egindakoa atera, xomorroak aztertu, egindako konposta bereizi, estimazioak egin eta azkenik pisatu egin dugu. Gure harridurarako uste genuen baino konposta gehiago atera dugu, 30 kilo hain zuzen ere.
Orain konposta hori gure baratzeko landare eta barazkiak ongarritzeko erabiliko dugu.
Beraz, hemendik aurrera gure lana izango da baratzean eta ikastetxean sortzen den hondakin organikoa bildu eta behar bezela nahastea. Ea ikasturte honetan ere gure baratzerako ongarria sortzea lortzen dugun. Ziur baietz.