Atzoko eguraldi zoragarria aprobetxatuz, 5.mailakoak eta 1.mailakoak egun pasa joan ziren.
5.mailakoak “Harriak, fosilak eta mineralak” gaia lantzen ari direnez, Zumaiako Flyschera joan ziren. Bertan Flyscheko geruzak nola sortu ziren eta dinosauroekin duten erlazioa jakin zuten. Ba al zenekien geruza bakoitzak gutxi gorabehera munduko 10.000 urte irudikatzen dituela?
Bestetik, 1.mailakoak Oriora joan ziren oinez Zarauzko kanpinetik abiatuta. Orion hondartzako parkean jolastu ondoren, bazkaldu egin zuten eta eskolarako buelta trenez egin zuten. Irteera honen helburua taldeko harremanak sendotzea da, ikasle hauek haur hezkuntzan beste talde batzuetan banatuta baitzeuden.
Egun ederra izan zen!





