Gaur gure eskolako heziketa fisikoko irakaslea den Silviaren azken eguna da. 65 urte betetzearekin batera jubilatzeko garaia iritsi zaio.

Silvia orain dela 30 urte inguru etorri zen gurera. Orduan eskola txikiagoa zen, frontoirik gabekoa eta Silvia garai hartan zegoen Pepe ordezkatzera etorri zen. 30 urte hauetan Zumarragan, Deban eta beste hainbat eskoletan ere irakatsi du, baina Orokietan eman ditu urte gehienak.

Bere ikasleak lehenengo eta bigarren mailakoak izan diren arren, berak pozik gogoratzen du 2 urteko gelak ireki zirenean laguntza ematen zueneko une hura. Hainbeste lan egin ondoren, atseden hartzeko momentua iritsi da eta Silviak gustuko dituen gauzak egiteko aprobetxatuko du: hondartzara joan, irakurri, lagunekin egon eta bilobarekin gozatu.

Bere ibilbideari erreparatuz, umeengandik jaso duen maitasuna eta bere klaseetan izan duten jarrera baikorra eskertu nahi ditu. Oso gustura ibili da lanean, eta une horiek ez ditu inoiz ahaztuko.

Ondo ibili, Silvia, eta eskerrik asko!