Aurreko ikasturtean 4 urteko ikasleek Olentzerok ekarritako arto haziak erein zituzten udaberrian. Landare hauek pixka bat hazi zirenean, 3.mailakoek Tolosako Hirukide ikastetxeak emandako babarrun haziak landatu zituzten haiekin batera hazteko.
Orain iritsi da uzta biltzeko garaia eta 5 urtekoek sortutako artaburu haiek jaso dituzte baratzean. Ondoren gelan aletuko dituzte eta lortutako arto aleekin krispetak egingo dituzte.
On egin, mokofin!


