Joan den astean, gure herrian Natur Astea ospatu zen, eta astearte honetan, Orokietako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek urteroko irteera berezia izan dute mendira. Natur astea, aukera paregabea da gure ikasleek ingurune naturalarekin lotura estua izateko eta perretxikoen mundu liluragarria ezagutzeko.

Seigarren mailako ikasleak Laurgain inguruan ibili dira, eta bostgarren mailakoak Elkano inguruan murgildu dira. Goizean zehar, basoan topatutako hainbat perretxiko espezieen lagin txikiak jaso dituzte. Irteera hauek ez dira soilik naturaz gozatzeko, baita gure ingurune hurbileko biodibertsitatea hobeto ezagutzeko ere.

Arratsaldean, eskuak lanean jarri eta bi erakusketa prestatu dituzte: bata Haur Hezkuntzako ikasleentzat, eta bestea Lehen Hezkuntzako ikaskideentzat. Esperientzia aberasgarria izan da, eta denek zerbait berria ikasi dute.

Datorren urtean ere murgilduko gara Zarautz inguruko basoetan.