
Europar zigilua da Blue School, ikasgelan ozeanoaren lanketa bultzatzea du helburu. Gure kasuan, Erasmus + elkartrukea baliatuz Eslovakiarrekin batera gauzatu dugun proiektuak ekarri digu zigilu hau. eTwinning online plataformaren bidez gauzatu dugu “From the source to the sea. Ways to love water” proiektua Sliac-eko ikasleekin batera. Urarekin eta itsasoarekin dugun harremana hurbilagotik ezagutzeko jarduerak eraman ditugu aurrera. Proiektu honetan aurkeztutako jarduera batzuk presentzialak izan dira, bai Orokietako ikasleek Sliac bisitatu zutenean egindakoak, bai eta Eslovakiako ikasleek Zarautzera etorri zirenean egindakoak. Jarduera horiei online egin ditugunak gehitu behar zaizkie, adibidez, uraren nazioarteko egunean sortu genuen posterra. Sliac-eko iturrietatik Zarauzko hondartzaraino, Erasmusek elkarren artean lan egiteko aukera emateaz gain beste errealitate batzuk ezagutzen ere laguntzen digu.

