Hasiera hasieratik patio berria jolasgune ederra bihurtu da gure txikientzat. Jolaserako eta ikerketarako aukera anitzak dituen jolastokia dugu eskolan. Txoko eta material desberdinez osatutako lur eremuak ditugu bertan. Material hauek aztertzeko eta patioaren erabilera egokia adosteko proiektua egin dute HH5eko ikasleek.
Proiektuari amaiera emateko patioaren erabilera egokiaren dekalogo bat osatu dute eta HH4ko ikasleei aurkeztu diete.
Zaindu dezagun jolastokia!