Ostegunean 4.mailakoak oinez joan ziren Elkanora egun pasa. Animalien proiektua lantzen ari dira eta ikasle batek dituen astoak ikusi zituzten, tartean bi astakume. Animalia horiekin astoterapia egiten dutela kontatu zieten.
Ikasleak talde txikitan banatu zituzten eta talde bakoitzak astoak laztantzeko, orrazteko eta jaten emateko aukera izan zuen. Ba al dakizue asto txikiei eskutik jaten ematea ez dela komenigarria? Lurretik janez gero autonomoak izaten ikasten dute eta halaber hozkadak ekiditen dira.
Eguna ondo bukatzeko, ikasleek 7 asto jaitsi zituzten Elkanotik hilerrira eta han agurtu zituzten haien arduradunekin utziz. Egun ederra izan zen.