Covid19-ak, beste alor guztietan bezala, eragin nabarmena izan du eskola kirolaren funtzionamenduan. Duela egun batzuk zehaztu berri dugu eskola kirolean martxan jarriko den protokoloa. Garrantzitsua da guztiok bete ditzagun bertan aipatzen diren gomendio eta arauak, gure seme-alabek kirolaz gozatzeko aukera arriskurik gabea izan dezaten.