Udako oporrak bukatuta, iritsi zaigu ikasurteari hasiera emateko unea. Gaur goizean elkartu gara irakasle taldea eskolan, batzuk lehendik ere ezagunak, eta beste batzuk berriak. Guztiak ere, ikasturte berria hasteko ilusioarekin.

Talde argazkia ateratzeko ere aprobetxatu dugu, eta hamaiketako goxo batekin bukatu dugu lehen lan eguna.

Datorren astean etorriko zaizkigu ikasleak. Ziur gaude ikasturte ederra izango dela. Ongi etorri guztioi!